..al rojo vivo...

martes, 3 de mayo de 2011

Aitor Zabaleta irabazle istripuz betetako Udanako igoeran

Entrenamentu saioan gertatu da lehenengo istripua, lehenengo 'paellan' azkar zihoan auto bat ikusle artera joan denean. Hainbat ikusle harrapatu ditu autoak, eta horietako sei zauritu ditu, denak ere gizonezkoak. 



Zauri larrienak jasan dituen 28 urteko mutila –oñatiarra– Txagorritxuko ospitalera eraman dute. Bi zauritu, 22 eta 29 urtekoak Debagoieneko ospitalera ekarri dituzte; beste bi, 25 eta 33 urtekoak Zumarragako ospitalera eta beste bat, 26 urtekoa, Donostiako Arantzazuko Ama ospitalera.

Istripuaren ostean, entrenamentu saioa bertan behera geratu da, eta hasieran igoera burutu ala ez zalantzan egon arren, azkenean burutzea erabaki dute. Lehenengo txanda jokatu dute eta Aitor Zabaletak egin du denborarik onena (2.21.144). Bigarren txandan baina, beste itsripu bat egon da eta proba bertan behera uztea erabaki dute; ondorioz, garaipena Zabaleta bergararrarentzat izan da.

Udanako Igoerako edizio honetan, baina, irabazlea nor izan den gutxienekoa izan da, istripuek erabat baldintzatu dutelako proba. Gertaera bietan, zaleak ez zeuden egon behar ziren tokian; eta, antolatzaileek jarritako zinta gorri batek argi zehazten zuen ikusleek non ezin zuten egon: "Goizeko zortzi eta erdietatik hasi gara jendeari esaten gune arriskutsuetatik kentzeko, baina ez digute kasurik egiten, horren kontra zer egin...", adierazi digute federazioko ordezkariek.

Irabazleak, Aitor Zabaletak, zentzu berean egin du berba: "Zorionak eman nahi dizkiet DYAko langileei, berehala erantzun dutelako, eta baita ertzain eta zauritutakoei laguntzen ibili diren guztiei ere. Pilotuak ez gara makinak, guk ere hutsegiteak egiten ditugu, eta kurba batean autoan joan ahal zaigu. Horregatik ikusleendako gune arriskutsuak zeintzuk diren oso ondo adierazita egoten dira, debekatuta dago lasterketa hor jarraitzea, baina..."

Istripu larriena lehena izan bada ere, bigarren txandan lasterketa jarraitzen zebilen beste gizonezko bat hainbat metrotatik behera erori eta kolpearen ondorioz konortea galdu du.

jueves, 3 de febrero de 2011

Ander Vilariño Gabiriako rallysprintaren irabazlea bilakatu da urteko lehengo probaldian


Otsailaren 26an Euskal Herriko lehengo rallysprint-a eman zen Gabirian. Ander Vilariñok rallyaren irabazlea bilakatu zen bere Subaru Impresa WRC rekin. Nahiz eta klima oso aproposa ez izan oso ondo ibili zen uraren azpian. Nahiz eta kopiloto berriaren lehengo aldian izan( Ainhoa Sarasúa izenekoa), 3 mangen irabazleak bilakatu ziren inongo arazoarekin.

Ander-en arreba, Angela Vilariño beste subaru batekin partu harut zuen rallysprintean. Oso ondo moldatu zen errepidearen egoera hain txarrari eta 4.a bukatu zuen azkeneko sailkapenean.

http://www.youtube.com/serafovideos?gl=ES&hl=es

martes, 18 de enero de 2011

"AL ATTIYAH" eta "MARC COMA" DAKAR RALLY-AREN IRABASLEAK

Qatar hiriko gidaria (Al Attiyah) lehengo gidari arabea dakar rally-a irabazi duena bihurtu da.
Sailkapenean, 50 minututa ailegatu zen 2.sailkatuta, hegoafrikarra Giniel de Villiers ( Wolkswagen). 3na, Carlos Sainz izan da; azkenean, ordu bat baino gehiago galdu zuen bere taldeko adiskidearekin (All Attiyah).

Carlosek, oso ondo hasi zuen rally-a; baina azkeneko astean 2 akats izan zituen eta lehengo postua galdu zuen bere taldeko adiskidearekin. Navegazio arazo bat eduki zuen egun batean eta beste egun batean arazo mekanikoak izan zituen.

Marc Coma bere 3. dakar rally-aren irabaslea bilakatu da, Cyril Despres (KTM) aurrean. Bukaerako sailkapenean 15 minutu atera zion 2.sailkatuari. Comak rally-a hasieratik bukaera arte kontrolatu egin zuen; ez zituen akatsik izan, ezta arazo mekanikorik, eta bere aintzinatasunarekin rally-aren irabaslea bilakatu da.

martes, 11 de enero de 2011

-DAKAR 2011-

AL ATTIYAH DAKAR RALLY-AREN 8.ETAPA IRABAZI ONDOREN LEHENA JARTZEN DA KOTXEEN SAILKAPENEAN.

Kotxeen sailkapenean Carlos Sainz izan zen nagusia lehengo 8 etapetan, baina hainbat akats izan zituen eta nagusitasuna galdu zuen.
Carlos Sainz 2.na ailegatu zen helmugara asteleheneko etapan, 6:36 minututara; hortaz, lehenengo postua galdu zuen Al Attiyah en poderios utziz. 3 eta 4. postuetan Giniel De Villiers eta Mark Miller ailegatu ziren. Volkswagen kotxea daukate lehenego 4 gidariek, beraz, taldeak nahiko pozik egongo beharko legoke.
Sainz hurrengo 2 etapetan denbora murriztu zuen Al Attiyah -rekin, baina nabegazio akats bat izan zuen eta denbora gehiago galdu zuen, 10 minutu hain zuzen ere.


Marc Coma oso ondo dijoa motorren sailkapenean, lehengoa doa, eta 18 minututara dago 2. sailkatuta (Cyril Despres). Comak 2006 eta 2009 urteetan garaile izan zen, urte honetan berriz garaile izateko aukera asko ditut, baina Argentinako desestuarekin inork ez daki zer gerta ahal zatekeen.